XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Honek, egiletasunaz duen garrantzia gorabehera, gauza bat erakusten digu: Iztuetak Iturriagaren eginkizunean paper eragilea hautatu zuela, partaide, lankide bihurtu zela.
Eta hau biziki interesatzen zaigu, hain zuzen gure asmakaia beste buztan batetik lotuta geratzen baita, Iztuetak inolako zalantzarik gabe Lardizabalekin izan zuen harreman estua bitarte dela
Alabaina, Iturriaga-Iztueta-Lardizabal katea baino gehiago suma daiteke, esaten ari ginen bezala, Guereca, Erro eta Aldundiaren inguruan ikusi ditugun mugimenduak direla eta, kultur mundu aski aberats bat pintatzen digutenak, eta hain zuzen Etxegaraik bizi izan zuen aberatsago hura iragartzen dutenak.
Ziur naiz arakatzen hasiez gero xehetasun gehiago batu ahalko direla; eman dezagun, erakusgarri gisa, aski interesgarri deritzogun bat: Lardizabalen gramatika Larramendirenaren ordezkotzat aurkeztu dugu, eta badakigu 1853rako aski aurreratua bide zeukala, eta Aldundiak horregatik bere poza adierazten zuela (ik. 2.3.4. atala).
Alabaina, hain zuzen 1853an Larramendiren